XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Momentu horretan hiru fase ditugunez eta osagai-kopurua 2 denez, faseen arauari jarraikiz askatasun mailaren kopurua batekoa izango da.

Nola hau finkatuta dagoen presioaren bidez, tenperatura ere finkatuta etorriko zaigu eta beroa emanda ere sistemari, ezingo dugu tenperatura aldatu;

E faseari dagokion kantitatea handiagoa egitea egingo dugu, C' eta D' faseei dagozkien kantitateen kalterako.

Nola E konposizioko fasea eratzeko behar den A-ren kantitatea handiagoa den Bren kantitatea baino prozesua aurrera joan ahalean geroago eta A-ren kantitatea txikiagoa izango da.

Azkenik bi fase geratuko dira, E (likidoa, bi osagaiz eratua) eta C' (solidoa, B osagai puruaz osatua).

Hemendik aurrera, faseen arauari jarraikiz, tenperatura gure esku egongo da.

Sistema berotuz gero, geratzen diren bi faseak EM eta C"M marretatik abiatuko dira.

Bide horren bi urratsetan fase bakoitzean ditugun kantitateen arteko erlazioak zatagaren arauak emango dizkigu:

O puntuari dagokion tenperaturan:

O puntuari dagokion tenperaturan:

Nola eta diren, hortik:


Beste modu batera esanda:

E faseari dagokion kantitatea geroago eta handiagoa da.

O puntuari dagokion tenperaturan, berriz:

O' puntuari dagokion tenperaturan:


Hau da, E fasea edukiko dugu bakar-bakarrik.

Hortik aurrera fase bakarra (likidoa, bi osagaiz eratua) edukiko dugu.

Bi askatasun-maila ditugu finkatzeko; bata tenperatura hartuko dugu eta bestea konposizioa da, esperientziaren hasieran hartu duguna.

Berotuz gero OP bidea segituko dugu.